XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikerketa hau aurtengo lehen seihilabetearen barruan bukatu nahi da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak haren burutzapenerako diru laguntza eman du.

Iruaxpe haitzuloko ikerketa sedimentologikoa Sedimentologi laborategiko lankideek, P. Aresok, M. Aranzastik, M. Olascoagak eta A. Urizek, igarotako urrian, Aretxabaletako haitzulo honen ikerketa sedimentologikoari hasiera eman diote.

Aztarnategiko betelurrak bi maila ditu zeharo bereizgarri.

Hauek, ikerketarako, hamar azaletan banatuak izan ziren.

Laborategi-lanak laster amaituko dira, azken ondoreak ateratzeko egonez.

Ekain eta Urtiagako zulakaitz eta zulakaitz-ebakinen ikerketa Ikerketa hau F. Zumalabek egin du, Ekain eta Urtiaga aztarnategien arteko harremanak aurkitu nahiean.

Horretarako bi aztarnategietako zulakaitz eta zulakaitz-ebakinak hartu dira.

Bi elementu hauek elkarren osagarri direnez gero, Ekainen Urtiagako zulakaitzen zulakaitz-ebakinak aurkituko zirela eta alderantziz pentsatu zen.

Ikuspegi honetatik, egindako ikerketak ez ditu uste ziren ondoreak ekarri.

Hala ere tipologi arloan ekarpen interesgarriak egiteko aukera eman du, batez ere birmuntaketei dagokienean.

Beste laborategi-lan batzu Aurreagoko urteetan bezala Datu Paleontologikoetako Bankuaren eraikintzarekin jarraitu da, honetarako Aurrezki-Kutxa Probintzialeko ordenadoreaz baliatuz.

Iaz Aitzbitarte IV, La Paloma eta Cueto de la Mina sartu dira.

Baita, geroago ordenadorean sartzeko, La Hoya aztarnategiaren egoera-orriak ere egin dira.